Albisteak

 
  • Iurretako Udalak, 4.977,82 euroko diru-laguntza “Lumaltik Herriak” Lankidetzarako eta Herrien Garapenerako erakundeari
  • Herrialdeak garatzea lortzeko eta baldintza sozialak hobetzeko herrialde behartsuenen garapenarekin elkartasun konpromisoa mantentzea da helburua

Herrialdeak garatzea lortzeko eta baldintza sozialak hobetzeko herrialde behartsuenen garapenarekin elkartasun konpromisoaren isla gisa, Iurretako Udalak Garapenerako Lankidetzako funtsak 2016ko ekitaldian nola bideratu onartu du. Deialdira Guatemala, Honduras, Senegal eta Mexikon burutzeko lau proiektu aurkeztu dira.

Gizarte interes handiena duen proiektua babesteko irizpideari jarraituz, Iurretako Udalak, 4.977,82 euroko diru-laguntza “Lumaltik Herriak” Lankidetzarako eta Herrien Garapenerako erakundeari ematea erabaki du, "Chiapas estatuan (Mexiko) erresistentzia egiten ari diren herri indigena zapatisten irrati-estazio komunitarioen sarea sendotzeko” proiektuagatik, zeinen funtsezko xedeak ondokoak dituen:

  • FM irrati-estazioko 12 kabinen instalazio elektrikoa hobetzea. Urte askoan erabili izanaren ondoriozko ohiko higaduraz gain, ekipo eta instalazioek korronte elektrikoaren ezegonkortasunagatik sortutako akats batzuk ere badituzte, bai eta tximisten deskargengatik sortutakoak ere. Egoera hori ikusita, transmisio-kabinen baldintza teknikoak hobetu nahi dira babesteko sistema elektrikoak instalatuz. Hori egiteko diagnostiko eta instalazioari buruzko bost tailer antolatuko dira estazioetako koordinatzaileentzat, bat eskualde bakoitzean. Horrela, bertaratutakoek karakol bakoitzeko gainerako estazioetan lana erreproduzitzea lortuko da. Sistema elektrikoak instalatzeko, kanpoko teknikari baten laguntza izango dute.
  • Hogei emakume irrati-difusioak konpontzeko teknikariak izan daitezen gaitzea. Hogei emakume teknikari FM irrati-estazioak konpontzeko gaitzeari dagokionez, azken urteetan komunitate zapatistek irrati sustatzaileen jabetze eta gaitze teknikoa lehenetsi dituzte, irrati-estazioen sareari arreta emateko eta funtzionatzen jarraitzeko mekanismo gisa. Horri esker, 300 eta 150 watt-eko transmisoreak eraikitzea lortu da, bai eta irabazi handiko antenak ere. Artisau-lanari esker fabrikatu da dena, hondatutako ekipo komertzialak ordezteko eta teknologia merkeago, irisgarriago eta eraginkorragoak jarri ahal izateko, errazago konpontzen direnak. Emakume gisa dauzkaten eskubideen erabilera eta errespetuaren aldeko borroka egiten dute emakume zapatistek eta, pixkanaka, badoaz fruituak lortzen. Kasu honetan, irrati komunitarioetan emakumeek parte hartzea, non teknikak oinarrizko tokia duen, aurrerapen esanguratsua da. Batik bat, aintzat hartuta gai teknikoak gizonei erreserbatzen zaizkien jarduerak izan ohi direla.

Kalkulatu denez, proiektuaren kostu osoa 85.909,42 eurokoa izango da; “Memoria Viva” tokiko elkarteak 80.931,50 euroko (% 94,30) ekarpena egingo duelarik.