Albisteak

 
Iturburuko ortu ekologikoak 10 urtetik hona, aisiarako eta norberen kontsumorako ekoizpen ekologiko esparru bat eskaitzen dute herriko 30 pertsona baino gehiagori.
Eskualdean, Iurreta aitzindaria izan zen Iturburun aisiaren eta osasunaren alternatiba modura berrogehi ortu jarriz. 10 urte ondoren, 30 lursail baino gehiago erabiltzen jarraitzen dira nekazaritza ekologikoa, jasangarria eta kirol fisikoa partekatzen duten herritarren artean. Halaber, aurreikusten da urte hasiera honetan eskari gehiago izatea hutsik daudenak betetzeko.
Zerbitzu hau herritarrei eskaintzeko asmotan, Iurretako Udalaren apustua da hobekuntza ekologikoak eta jasangarriak garatzea, besteak beste, euri ura batzeko sistema ureztapen natural bat bermatzeko eta lursail-erabiltzaileen eskura 7.000 litro ur izateko.

Ekoizpen tekniketan eta beste arlo batzuetan ere hobekuntzak ezarri ditugu hamar urte hauetan:

- Tantakako-ureztapen sistema
- Papera, bedarren aurkako sistema modura
- Ongarri organikoa ekoizteko landare hondakinak
- Gehiegizko ekoizpenak kontrolatzea
- Elikagaien Bankuarekin produktuak elkarbanatu
- Eskoletako ikasleekin esperientzia erakutsi eta partekatu
Esandakoaz gain, Ramon Zearreta begiraleak, zuzendaritza teknikoan ematen duen lankidetza aipatu behar da, egunerokotasunean, gure herritarren artean produktu osasungarriak eta norberen uztakoak ekoizten jarraitzeko dagoen interesa egiaztatzen baitu.