Albisteak

 

AZAROAK 8, IGANDEA ( goizeko 9:00etan irteera frontoitik)
Azaroaren 8, igandean Iurretako auzoetatik mendi ibilaldia antolatu da munduko paisaiak jardunaldien barruan. Iurretako toki esanguratsuenak bisitatuz.
Izen-ematea: urriak 26 - azaroak 5 http://www.zaldaimenditaldea.org/elkartasun-mendi-ibilaldia-iurretako-auzoetatik

BI IBILBIDE IZANGO DIRA:
• 8:00etatik aurrera gosaria
• Ibilbideak behar bezala markatuta
• Hornidura gune bat ibilbide bakoitzeko
• Bukatzean luntxa
• Dutxatzeko aukera

Ibilbide Luzea: 23 km D+ 950m
– Irteera goizeko 9:00etan Iurretako frontoitik

Ibilbide hau Gallanda, Laixiar eta Azkorra bezalako tokietatik pasako da. Laixiarko zelaian hornidura gunea izango da eta bukatzean Iurretako frontoian luntxa egongo da.
Ibilbide Laburra: 16 km D+ 600m / 11 km D+ 375m
–Irteera goizeko 9:00etan Iurretako frontoitik
Ibilbide hau ume eta beraiekin doazenei begira prestatu da. Ibilaldi laburrekoek Gallanda eta Azkorra igotzeko aukera izango dute eta tartean hornidura gune bat. Bukatzean Iurretako frontoian luntxa egongo da. 8 urtetik gorako umeak izatea gomendatzen da.
Ibilbide laburra laburtzeko aukera egongo da Gallanda igo gabe.

IZEN EMATEA:
Urriaren 26-tik azaroaren 5-era bitartean Ibarretxe Kultur etxean edo www.herrikrosa.eus web orrialdean egin ahal izango da.
5 euro eta 18 urte baino gutxiagokoek dohainik.
Honako datuak eskatuko dira ordainketa egiteaz gain:
Izena
Abizenak
Herria
Ibilbide laburra edo ibilbidea luzea
Adina
OHARRA: Egunean bertan ibilaldiko txartela jaso beharko da
Egunean bertan:
8:00etatik aurrera Iurretako frontoian bertan.
7euro eta 18 urte baino gutxiagokoek 2 euro.
EGUNEKO PROGRAMA:
8:00etatik aurrera gosariak, izen emateak eta ibilaldiko txartelak jasotzeak
9:00etan elkartasun argazkia eta ibilaldien irteera
12:00etatik 14:00etara Iurretako frontoian luntxa
IINFORMAZIO GEHIAGO:
zaldai@hotmail.com
626740969 telefonoa

kartela ikusi (JPG 1,19MB)

Munduko paisaiak (PDF 4MB)