Albisteak

 

Gaur egun, Bidebarrieta kalean asfalto galtzada bat eta euri-urak biltzeko saretak dituzten kutxatilak eta ontziak daude.

Kaleko galtzadak ez du malda egokia eta zati batzuetan egoera txarrean dago; hori dela eta, ez da euri-ur guztia kutxatiletara iristen, husteko. Gainera, ontzi batzuek ez dute ura husteko hodi nahikorik eta kasu batzuetan kota gorago dago.

Azken euriteen ondoren, arazoak okerrera egin du eta ur-pilaketak direla-eta oinezkoentzat eta ibilgailuentzat nahiko gogaikarriak diren putzuak sortu dira galtzada osoan zehar.

Kale osoan jarduketa egin arte eta arazo horiek behin-behinean konpontzeko, honako irtenbide hau proposatu da:

  • Ontziak kentzea eta horien ordez isurbideak jartzea. Euri-uren sarera saneamendu-hartune berriak egitea, Ø 250 mm-ko PVC hodiarekin.
  • Gaur egun dauden isurbideak murriztea eta horiek beharrezko kotan jartzea.
  • 20x20ko hormigoizko ertz-erretena egitea espaloiaren eremuan, ura bildu eta isurbideetara bidaltzeko.
  • Galtzada konpontzea; horretarako, bigunguneak konponduko dira hormigoizko zoladuraren bidez, eta, gero, S-12 zoladura aglomeratu beroduna emango da, baita agian inprimazio ureztatzea ere.

Obra burutzeko epea hamabost egunekoa izango da, eta aurrekontua 17.528,39 eurokoa da, BEZ barne.