Albisteak

 
2001ean zabaldu genuen Iurretako Herri Biblioteka. 15 urte hauetan gure Biblioteka zerbitzu oso estimatua izan da eta gure asmoa da horrela izatea hemendik aurrera ere.

Horretarako eta etorkizunean edukiko ditugun erronkei aurre egiteko beharrezkoa daukagu berriztea, gaurkotzea eta zerbitzuen berrantolaketa bat egitea.

Etorkizunari begira hiru ardatz ditugu:
  • Iurretako gizartearen eredu bihurtzea eta honek planteatzen dituen aldaketen aitzindari izatea
  • Teknologia berriak eta horrek dakartzan hobekuntzei probetxu handiena ateratzea
  • Ekonomikoki zein giza baliabide aldetik ere, Biblioteka jasangarri eta iraunkorra lortzea
Ahaztu gabe. bibliotekaren oinarriak zeintzuk diren: kultura sorkuntza eta irakurzaletasuna.
Beraz, honi guztiari aurre egiteko:
  • Metro lineal gehiago behar dira eta azalera handiagotu.
  • Zerbitzuen berrantolaketa bat egin behar da.
  • Irakurketa eta egoteko guneak behar dira.
  • Barne-lanak egiteko espazioa optimizatu behar da.
Beraz, apirilaren 15ean, berrantolaketa lanak hasiko dira eta egun honetan Bibliotekako zerbitzua eten egingo da sei hilabetez.

Badakigu datozen hilabeteak korapilatsuak izango direla guztiontzat baina ahaleginak mereziko duela uste dugu.
Biblioteca Biblioteca Biblioteca Biblioteca