Albisteak

 

Aurte ere Iurretako Hiri-Froga ospatuko dugu, XXXVIII. edizioa alegia.  Hogeita hamazortzi urte hauetan munduko txoko desberdinetako kirolariak ikusi ditugu gure kaleetan korrika. Horrela, egundoko ekitaldia dugu gure udalerrian.

IURRETAk, urte osoan kultur, giza eta kirol jarduera handi bat izaten du, eta HIRI-FROGA da herrian eta Durangaldean antolatzen den ekitaldirik garrantzitsuenetarikoa.

Edizio honek aparteko partaidetza dauka bai kopuruan zein kalitatean, Estatuko Txapelketa, 10 km-ko Errepideko Lasterketa izango baita. Ikuskizun paregabeaz eta running festa izugarriaz gozatzeko aukera izango dugu.

Aurreko urteei jarraipena emanez, Bidezabal Atletismo Taldea izango da Iurretako Hiri-Froga antolatuko duena. Euskal Herriko eta Estatuko atletismo egutegian erreferente bihurtzen ari da, eta beharrezkoa da eskertzea egiten duten esfortzua, batetik, atletismoa sustatzen froga honekin eta bestetik, eguneroko lanarekin, Durangaldeko herritar guztiengana kirol hau hurbiltzen.

Baita, Frogako babesleei eskertu nahi diet emandako laguntza. Zihur nago antolakuntza ez litzatekeela posible izango beraien ekarpen ekonomiko garrantzitsuak egingo ez balituzte. Eta zalantzarik gabe esan dezaket helburua ez dela publizitarioa soilik, baizik eta kirolan benetako interesa dutela.

 Beraz, gozatu dezagun kirol ikuskizunak eskaintzen digunarekin.

Iñaki Totorikaguena Sarrionandia
Iurretako Alkate

Kartela ikusi (PNG 3MB)

Ordutegiak ikusi  (JPG 92KB)