Albisteak

 
  •  Aurten ere jarduera ezberdinak egingo dira gazteen ideiak eta proposamenak jasoz
  • ‘Etxego’, orain arte ‘Hexagonoa’ zenaren eraikinaren inguruan hainbat jarduera egingo dira

    Iurretako Udalak bultzatutako IU! Gazte prozesuaren barnean hainbat jaurduera aurreikusten dira aurtengo ikasturterako beti ere gazteen ideiak eta proposamenak jasoaz.

    Joan zen urtean egindako padel-surf eta paintball irteerak ondoren aurten  lehenengo jarduera azaroaren 9an izango da …BooktuberBoom #kedada.. edizio berri batekin. Lehiaketa hau bere bigarren edizioan Etxegon egingo da 15.30tik 17.30ra.

    Bestalde, azaroaren 17an “Etxego ate-irekiak” espaziora bisita eginez eta espazio horretarako gazteek dituzten ideiak eta proposamenak ezagutzeko kanpaina azalduko da. Etxego lehen ‘Hexagonoa’ bezala ezagutzen zen espazioa da eta izena ere gazteek aukeratutakoa da.

    Eta azaroaren 23an Etxego apaintzeko tailerra egongo da Isma Iglesias artistarekin 16,00etatik 18,00etara.

    Horretaz gain, azaroaren 17an eta abenduaren 1ean 16,00etatik 18,00etara zinea egongo da Etxegon gazteek aukeratutako pelikulekin.

    Honetaz aparte, iaz egin zen bezala ideien lehiaketa egingo da gazteen artean, eta iaz padel-surf eta paintball irteerak egin baziren aurten baliteke jarduera gehiago egotea gazteek antolatuta.

     Beraz, udalak 12 eta 18 urte bitarteko gazteen ideiak ezagutu nahi ditu erakin hau berrerabiltzeko eta jarduerak antolatzeko,horretarako saria bezala 500 eurotako, 4 diru-poltsa eskaintzen ditu. Ideiak helarazteko bide bi egongo dira Iurretako Kultur Etxean eta Orobiogoitia institutuko sarreretan egongo diren txarteletako bat hartu, bete eta bertan egongo den kaxan sartu edota Posta elektronikoz mezua bidali honako helbidera: gazteideiak@iurreta.eus bertan  ideiaren izena. Eta zertan datza, nori zuzendua dago eta noiz egin nahi dan eta antolatzeko beharrezko baliabideak: materialak eta aurrekontuaren  informazioa bidaliz.

    IuGazte imstagram kontua ere erabili daiteke ( @iugazte ) , bertan berriak emango dira eta izen ematea ere bertatik egin daiteke,inskripzio orriaren argazki bat mezu baten bidez bidalita. Parte hartzeko epea zabalik dago abenduaren 14ra arte.

    Kanpainaren berri emateko azaroaren 21an Institutuko patioan info puntu bat jarriko da .Eta baita ere deialdia iragartzeko posterrak jarriko dira Durangoko institutuetan Iurretako ikasleak erakartzeko.

    Jaitsi kartela (JPG, 2 MB)

  •