Albisteak

 

Iurretako Udalak hirugarren aldiz aurrekontu parte-hartzaileak ospatuko ditu urtarrilaren 22an eta otsailaren 26an Ibarretxe Kultur Etxean arratsaldeko 19,00etan. Aurreko urteetan hainbat proposamen jaso dira, adibidez, Ebroko zubiaren argiztapena hobetzea, Bidegorriaren zehar esrleku gehiago jartzea edota Maspe eta Bidebarrieta arteko lotura egokitzea gasolindegian.

Egitasmo hau Udal aurrekontuen elaborazioan herritar guztiei parte-hartzeko aukera ematen dien parte-hartze prozesua da, horrela herritarrak protagonista aktibo bilakatuz eta hausnarketa aktiboa eta solidaritatea sustatzeko, behar errealei irtenbidea bilatzeko, administrazio eta herritarren arteko komunikazioa hobetzeko, etab.

Aurrekontu parte-hartzaileak ospatzeko oinarrizko baldintzak borondate politikoa, gardentasuna, aztergai jarriko diren udal aurrekontu partidak erabakitzea, eta batez ere herritarren inplikazioa,

Partehartzeko lehen foroan Aurrekontu parte-hartzaileen metodologiaren azalpen laburra emango da eta herritarrek atzemandako behar eta eskaera proposamenak jasoko dira 50.000 euro zertarako erabiliko diren guztion artean erabakitzeko

Bigarren foroan egindako informe teknikoak aztertuko dira eta proiektuen lehentasunak jarriko dira zeintzuk egingo diren erabakitzeko.

Iurretako Udala herritarrek udalarekin duten komunikazioa hobetzeko eta parte-hartzeko tresnak sustatzen ari da, alde batetik “Iurreta Zabaltzen” aplikazio informatikoen bitartez eta baita ere foro parte-hartzaileen bitartez.

Kartela ikusi (PDF 264KB)

Parte-hartze galdetegia (urtarrilaren 23tik aurrera bete ahal izango da)