Albisteak

 
2019an parte-hartzeko aurrekontuen foroa egin ondoren, herritarrek beste hiru egun izango dituzte, datorren urtarrilaren 25arte, proposamen gehiago aurkezteko eta foroan partehartzaileek luzatutakoei gehitzeko.

Proposamenak helarazteko bideak udaleko sare sozialak (udaleko twiter eta Facebook) eta web orria izango dira, galdera erraz batera eramaten duen linkaren bidez:
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScoEjxmX7HsyluXwmpsKKgdxscIQPqtLR4qgPXaxovYEvdSIg/viewform
“Udal aurrekontuetan 50.000 € jaso dira herritarren proposamenak bideratzeko. Diru honekin, ze inbertsio proposatuko zenuke?”
Halaber, hiru egun hauetan HAZ-SAC-ean eta Ibarretxe Kultur Etxean bi ontzi egongo dira proposamenak jasotzeko.

Guztiak, bide hauetatik jasotakoak zein foroan proposatutakoak, udal zerbitzu teknikoek aztertu eta baloratuko dituzte. Ondoren, otsailaren 26an egingo den bigarren foroan parte hartzen dutenen artean bozkatu egingo dira.