Albisteak

 

Aurten ere seigarren aldiz haur eta gazteentzako 200 liburuko lotearekin saritu dute Iurretako Herri Biblioteka, liburutegi publikoetako Irakurzaletasuna Sustatzeko “Maria Moliner”  XIII. Kanpainaren Deialdian,  Irakurzaletasuna Sustatzeko Kultur Ministeritzak daukan planaren barruan. Bibliotekak aurkezturiko proiektu horretan, 2010. urtean liburutegiak irakurzaletasuna pizteko antolatutako jarduera guztiak biltzen dira.

FEMP (Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioa) irakurzaletasuna sustatzeko kanpaina honetan Kultura Ministerioko Liburu, Agiritegi eta Liburutegien Zuzendaritzarekin eta Coca-Cola España Fundazioarekin lankidetzan aritu da, 50.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan haur eta gazteen irakurzaletasuna bultzatzea helburu duten proiektuei pizgarriak emateko. Proiekturik onenak liburu sortekin saritzea da xedea, liburu horiek udal liburutegietako bildumetan sartzeko. Proiektuak baloratzeko irizpide nagusiak hurrengo hauek izan dira:

- Helburuen argitasuna.
- Proiektuaren bideragarritasuna.
- Jardueren originaltasuna eta berrikuntza.
- Baliabideen eraginkortasuna.

Gure Herri Bibliotekak aurkeztutako proiektuan  jarduera hauek nabarmendu behar dira:

Udalerriko ikastetxeetako Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat egindako bisita gidatuak, bibliotekak bere funtzionamendua, erabilera eta zabalkundea ezagutzera emateko antolatuak.

Bibliotekak berak udalerriko lehen hezkuntzako ikastetxeei liburutegiaren erabilera erraztea. Lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailetarako ikasleek hilean behin liburutegia erabiltzen dute hezitzaileek lagunduta, ikasketa programa barruan: Horrela, irakurtzeko ohitura haur txikienen artean (eguneroko bizimoduaren barruko jarduera natural baten moduan) sustatu nahi da, bai eta gurasoekin bertaratu ezin dutenei aukera ematea.

Hilabetean behin ipuin-kontalarien saioak: haur, gazte eta helduentzat.

Haur eta Gazte Liburuaren Eguna; aurten, Hans Christian Andersen-en “Ahatetxo itsusia” izenburuko liburuari buruzko jarduerak egin dira, idazlearen jaiotzaren 206. urteurrena ospatuz: erakusketa, eskolaumeentzako ilustrazioa tailerra 2010rako aukeratua izan den ipuinaren bertsio berria eginez, ipuinaren dramatizazioarekin batera.

Iurretako VII. ipuin eta bertso Lehiaketa.

Iurreta ezagutuz proiektua: Lehen Hezkuntzako 3 eta 4. mailako ikasleek bibliotekaren eskutik herriko leku eta txoko esanguratsuenak ezagutzeko aukera daukate.

Irakurleen txokoak: Gaur egun 6 talde ditugu: Haurrenak: 3-5 urte, 6-7 urte, 8-10 urte. Gaztetxoenak: 10-12 urte. Helduenak: euskaraz eta gazteleraz.

Bularretik mintzora: Aurten ere Biblioteka Galtzagorri Elkarteak antolatzen duen eta Eusko Jaurlaritzaren Liburutegi Zerbitzuak babesten duen proiektu honetan parte hartzeko aukeratua izan da III. aldiz. Beronen helburua 0-6 urteko haurrengan irakurzaletasuna sustatzeko kanpaina integrala izatea da, , jarraipen espiritua dauka hurrengo edizioen bitartez.  Familia eta hezitzaileei zuzendua dago.

MAKING tailerrak: Gazteei zuzenduriko sormen tailer monografikoak Durangoko Udal Liburutegiarekin batera antolatuak (Komiki digitala eta Book-trailerra). Lanak ikusteko: www.makingsarea.blogspot.com

Munduko emakumeen literatur tailerra: Munduko hainbat herrialdetako emakumeek eratutako literatura ezagutu eta lantzeko aukera dago tailer honetan.

Emakumearen Eguna: Egun honen ingururako egitaraua antolatu da; bideoforum-a eta literatura emanaldia.

Liburuaren Eguna.

“Liburutegiak topaleku” kanpaña: II. Edizio honetarako Maroko aukeratu dugu herrialde gonbidatu bezala. Kanpainaren bitartez herrialde horretako ikuspuntu desberdinak landu nahi dira egitarau zabala eskainiz:. Bideoforum-ak, hitzaldiak, musika, erakusketak...

“Zorionak” kanpaina: Herriko jaio berriei ongi etorria eman eta bide batez gurasoak bibliotekara erakarri nahi ditugu, bertan oparitxo bat emanez.

BIZILETRA: irakurketa maratoia.

Bibliotekaren zabalkunde lanak:  Bibliotekak herrian zehar hainbat irakurketa puntu  ditu: Anbulategian, Hirugarren Adineko Egoitzaren, Ludotekan.eta herriko ikastetxeetan. Hauen helburua ez irakurleak direnak erakartzea da, bibliotekari buruzko informazioa eta liburu-multzoa eskainiz.

Iurretako bibliotekak aukera hau aprobetxatu nahi du saria jaso duten gainontzeko biblioteka guztiak zoriontzekobatez ere gure eskualdekoak, eguneroko lanean proiektu horiek gauzatzeko euren giza baliabide eta materialen zati handia inbertitzen baitugu, irakurle berrien eta etorkizuneko irakurle helduen artean zubi-lana eginez.