Albisteak

 
Gutxienez udalerriko 25 langabetu lan- munduan txertatzeko laguntza plana IURRETA UDALERRIKO 25 LANGABETU LAN-MUNDUAN TXERTATZEKO LAGUNTZA PLANA.

Programaren zehaztapenak:
Lan-munduan sartzeko Laguntza Planaren helburu nagusia da gutxienez Iurretako 25 langabetuen gizarte eta lan inklusioa, inklusiorako laguntza planak garatzen dituen programa baten bidez, langileko teknikoen babespean, parte-hartzaile bakoitzak adierazten dituen beharrizanen arabera lan eginez. Inklusioa lortzeko hainbat atal lantzen dira hobekuntzak helburu direlarik; norberen gaitasunak, lan gaitasunak, formakuntza mailak, gizarte eta komunitate parte-hartzea, inguruko baliabideen ezagutza eta lan gaitasunak berriro jardunean jarri, Udal Zerbitzuei, parte-hartzaile bakoitzeko egoeraren berri emanez etengabe.

Garapen datak:
  • Hasiera: apirilak 10
  • Bukaera: azaroak 2
  • Bi fase: apirilaren 10etik uztailaren 9ra bitartean eta irailaren 3tik azaroaren 2ra bitartean.
Arreta ordutegia:
  • Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00ra.
Non garatuko da:
  • Banakako esku-hartzea: Iurretako Udala.
  • Taldeko esku-hartzea: Kultur Etxea.

 Informazio gehiago (PDF, 219 KB)