Albisteak

 

Iurretako Udalaren xedeetariko bat hiri-bideen erabilera araupetzea da, aparkalekuak erabiltzaile guztien artean berdinkidetasunez banatuz eta ibilgailuen trafikoa eta kaleen oinezko erabilera bateragarri bihurtuz.

Horretarako, 2015. urtetik aurrera, bide publikoko aparkaleku mugaturako (funtzionala, espaziala eta tenporala) neurriak hartu dira aparkalekuen errotazioa bermatzeko, eta haiek betetzeko neurri zuzentzaileak finkatuko dira.

Udalerriko egoiliarrentzako Tellitu aparkalean laster hasiko diren obrak direla eta, Iurretako Udalak, auzokideen beharrak kontuan izanda, aparkalekuen erabilera berrantolatzea erabaki du, guneak planoan agertzen diren moduan geldituko direlarik.

Berrantolaketa berria 2018ko uztailaren 1ean indarrean sartuko da.

Ohar informatiboa ikusi (PDF 312KB)