Herri Bibliotekaren berrantolaketa lanekin hasiko garela jakinarazi nahi dizuegu. Bibliotekaren espazio eta zerbitzuak hobetzeko asmoz zenbait lan egin behar ditugu. Beraz lan hauek egiteak Herri Biblioteka 6 bat hilabetetan itxita egotea suposatuko du.
Lan hauen helburu nagusia Herri Biblioteka berritzea eta hobetzea da:
- Azalera eta metro linealak irabaziko dira.
- Adin eta beharrizan ezberdinentzako gune berriak sortuko dira: irakurketarako, kontsulta-ikasketarako eta haurrentzako gune bereiztua eta isolatua.
- Apirilak 15ean Biblioteka zerbitzua eten egingo da, egun hau izango da biblioteka erabiltzeko azken eguna.
- Apirilean mailegatutako materialak azarorarte eduki ahal izango dituzu.
- Ezin izango da erreserbarik ezta Liburutegien Arteko Mailegu Eskaerarik (LAM) egin.
- Bibliotekako ekainerarteko egitarauarekin jarraituko da, inolako aldaketarik gabe.
Badakigu datozen hilabeteak korapilotsuak izango direla guztiontzat baina ahaleginak mereziko duela uste dugu.