Albisteak

Webgune berria 

Bizkaiko Foru Aldundiaren Biscaytik proiektuan hilabeteetan gogor lan egin ondoren, Iurretako Udalak dagoeneko webgune berria dauka.

Gure udalerriaren irudi berrian oinarriturik plataforma modernoa sortu da, intuiziozkoagoa, erabilgarriagoa eta eduki berriekin. Arlo batzuei buruzko informazioa (udal zerbitzuak, turismo eta kultur eskaintza edo euskara, besteak beste) emateaz gain, helburua da Iurretako egungo egoera argi eta azkar eskaintzea, azken finean, udalerriari buruz interesgarritzat jotzen den guztia.

www.iurreta.net helbidetik zuzenean sartzen zara orri nagusian, orain arte bezalaxe. Webgune berria ataletan banatuta dago eta gure udalerriaren informazio osoa ematen saiatzen da. Nabarmentzekoak dira, beraz, “Agenda” eta “Berriak” atalak. Gainera, link interesgarriak eta mapa interaktiboa ere badaude.

Web gune hau proiektu handiago baten lehenengo fasea da eta laster herritarrei administrazioko tramiteak etxetik bertatik egiteko aukera eskaini nahi zaie webgune horretan. Nolanahi ere, webgune berria interaktiboa izatea lortu nahi da, baita aldakorra ere, informazio beharren arabera eta herrian gertatzen diren aldaketen arabera.