Albisteak

 
Iurreta, urriaren 30ean. Datorren azaroarene 5an, musika herritarrei hurbiltzeko asmoa duen Musikaldia-ren edizio berri bati hasiera emango diogu.
Lehenengo ekitaldia Juan Orobiogoitia ikasleei zuzendutako kontzertu didaktikoa izango da “Las guitarras que nos envuelven” izenekoa. Marc Castellóren eskutik gitarraren historia eta bere soinua hurbilduko zaizkie ikasleei.

Bigarren emanaldia azaroaren 9an izango da ‘Paddam, la Chanson francesa’ taldearen  kontzertua izango da arratsaldeko 18,30ean Ibarretxe Kultur Etxean.

Paddam bikotea, Estefanía S. Wulf abeslaria eta Iñaki Miguel pianistak osatzen dute. Hauek ‘La Chason” emanaldia eskeiniko digute garai bateko ahaztezineko abestiak abestuko dituzte Edith Piaf, Charles Aznavour edota Haques Brel abeslarien abesti ezagunekin.
Bukatzeko azaroaren 17an Durangaldeko 4Kote taldea izango da protagonista.. Ahots zuriko taldearen emanaldia  18,30ean izango da Ibarretxe Kultur Etxean