Albisteak

 
Hemendik aurrera Tablet eta smartphoneko erabiltzaileek Iurretako Herri Bibliotekaren bilduma eta askoz gehiago izango dute eskura beraien gailuetan Liburutegi Zerbitzuak garatu duen aplikazio berriari esker.

Aplikazio honen bitartez dokumentuak eskatu, erreserbatu, mailegu epeak luzatu etab. egin daitezke. Bestalde gugandik gertuen dauden herri bibliotekak zeintzuk diren errazten du, biblioteka hauen blogetara sarbidea edukiko dugu, bibliotekek egindako gomendioak eta baita antolatzen diren ekintzen berri ere.

"Liburutegiak" app aplikazioaren berri gehiago.

Aplikazioa eskuragai:
http://www.librantia.com/liburutegiak/index_es.html

Smartphone:
Androiden kasuan aplikazioa deskargatu ahal izateko mugikorrak geolokalizazioa aktibatuta izan behar du.
https://play.google.com/store/apps/details?id=com.ica.liburutegiak&hl=es_419

Iphone edo tabletentzako:
https://itunes.apple.com/es/app/liburutegiak/id740627974?mt=8

 

ETB-k eskainitako albisteari esteka (2 MB)