Albisteak

 

Datorren Uztailaren 4an (osteguna), Biblioteka kalera aterako da, herrian hamabostero antolatzen den azokara.

Asmoa egun honetan herritarrei gure zerbitzu eta eskaintzaren berri ematea da.

Horretarako irakurketa gune bat prestatuko da, bibliotekaren bildumaren aukeraketa bat bertara eramanez: liburuak, aldizkariak, pelikulak, musika, e-Reader-ak, Tablet-ak...

Beraz, uztailaren 4an 09:00etatik13:00etara bitartean bertara hurbiltzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu.

Gerturatzen direnak kafe bat dastatzeko aukera izango dute.

Beste barik, egun honetan ikusiko garelakoan!