Albisteak

 

2010eko irailaren 7an “Promociones Gailur Alde SL” merkataritzaren eta Iurretako Udalaren artean hitzarmen arau-emailea sinatu zen, SGELUER.3 espazio libreen sistema orokorrak eta UER-3 egikaritze unitateak osatzen duten jarduketa eremuaren garapenerako, hitzarmenaren bidez.

2010eko urriaren 15ean, notario jaunaren aurrean , Iurretako UER-3 San Miguel-eko Hitzarmen Batzordea eratu zen. Ekitaldi horretara hauek bertaratu ziren: Iñaki Totorikaguena Sarrionandia jauna, Iurretako Udala ordezkatuz, eta Promociones Gailur Alde SL enpresaren legezko ordezkaria, aipatutako sektorean dauden lursailen % 50 baino gehiagoren jabea den aldetik. Eta Estatutuak eta hitzarmen-ituna protokolizatu dira. 2010eko azaroaren 19ko dataz, Iurretako UER.3-San Miguel jardununeko Hitzarmen Batzordera atxiki eta bertaratzeko eskritura egiletsi zuten bestelako jabeek.

Aipatutako jardunune horretako lurzoru-titular guztiak Hitzarmen Batzordearen kide bihurtu dira.

Hirigintzako Kudeaketari buruzko Araudiaren 163. artikuluaren arabera, Konpentsazio Batzordea eratzeko eskrituran ondorengoak agerrarazi behar dira:

· Jabeen, eta halakorik balego, enpresa urbanizaziogileen zerrenda.

· Titular diren finken zerrenda.

· Errektore Organuko karguak betetzeko aukeratu diren pertsonak.

· Batzordea eratzeko erabakia.

Aurrekari guzti hauekin,Udalbatzak, aho batez, honako hau erabaki zuen:

Iurretako UER.3-San Miguel jardununeko Hitzarmen Batzordearen eraketa onetsi Hitzarmen Batzordearen eraketa, eskritura publikoaren bidez gauzatu zen 2010eko urriaren 15ean,.

Hitzarmen Batzak Errepartzelazio-proiektua egingo du, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen xedatzen duten moduan, eta UER.3-San Miguelen garapenerako Hitzarmen arautzailearen arabera, eta ondoren urbanizazio proiektua.