Albisteak

 
Iurreta/Amorebieta-Etxano,2016ko abuztuaren 31. Iurretako Udalak eta Amorebieta-Etxanoko Udalak arteko lankidetza hitzarmena sinatu dute, udalerri biak lotzen dituen Fauste auzorako sarbidea den “Bernako zubia eraikitzeko proiektua" izenekoaren lanak gauzatzeko.
Zubi hau egoera txarrean dago,batez ere urte hasieran egon ziren euriteengaitik eta Iurretako baserrien eta Amorebieta-Etxanoko instalazioen sarbidea denez udalerri biek sarrera hau konpontzea erabaki dute. Iurretako alkatea den Iñaki Totorikaguenak azaldu duenez “lanak hasteko lehenengo pausua proiektua idaztea eta udalerri bien arteko hitzarmenaren onarpena izan da. Hitzarmena sinatu ondoren URA eta Foru aldundiko ingurugiro saileko baimenei itxaron behar dugu”. Baimen hauek lortu ostean esleipena egingo da eta obrarekin hasi daiteke, hasiera urte hau bukatu baino aurretik izatea aurreikusten da.
Bestalde Andoni Agirrebeitiak, Amorebieta-Etxanoko alkateak adierazi du udalerri bien arteko lankidetzaren garrantzia “hitzarmen honekin berriro ere argi geratzen da auzokideen zerbitzuak hobetzeko eta errazteko ezinbestekoa dela Iurreta eta Amorebieta-Etxanoren arteko lankidetza”.
Obren aurrekontua 200.000 eurokoa da eta udaletxe bakoitzak %50a ordainduko du. Honetaz gain Bizkaiko Foru Aldundiko dirulaguntza ere izango du.