Albisteak

 

Duela hiru urte eta erdi, Iurretan etxean erabilitako olioa batzeko bi edukiontzi jarri ziren, bata, Bixente Kapanaga kalean eta bestea Aita San Migel Plazan.

Edukiontzi berri hauek zulo bat dute eta bertatik, aldez aurretik herritarren artean banatutako pote betea sartzen da, eta bigarren zulo batetik pote berri eta garbi bat agertzen da, berriro erabiltzeko prest. “Beraz, sistema eroso, erabilgarri, erraz eta garbi bat da, horrela herritarren erabilera erraztuz. Iurretan aitzindariak gara sistema hau jartzean gure eskualdean.”

Harrez geroztik iurretarrok 13.534 olio litro baino gehiago birziklatu ditugu, bataz beste, biztanleko litro bat urteko gutxi gorabehera.

Auzoetako herritarrei begira jarri zen Udalaren inguruan dagoen edukiontzian, azken urtean 486 litro birziklatu dira 2.771 litroetatik. Bestalde, Bixente Kapanaga kalean kokatuta dagoen edukiontzian azken urtean 3.126 litro batu dira, hiru urte eta erdian jasotako 10.763 litroetatik zenbaketa orokor baterako. Oso pozik gaude herritarren erantzunarekin eta auzotar guztien sentsibilizazioarekin.

Ohartu behar dugu etxeko olioaren birziklapena benetazko behar bat dela, erabilitako olio bidez sortutako hondakin hori hiri uren kutsaduraren jatorri nagusietako bat baita.”

Gogoratu beharra dago gure herriko estolderi sarera isurbideetatik botatzen den erabilitako etxeko olioak, gure etxeetan trabatzeak eta usain txarrak eragiten dituela. Kalkulatzen da gutxi gorabehera olio litro bat kentzeak 2.50 € balio dituela, beraz, aurrezte garrantzitsu bat izan daiteke gure estolderia sarearen mantenuan.

Bestalde, etxeko olio honek ura asko kutsatzen du, beraz, araztegietarako kostu handi bat suposatzen du. 

Nagusiki, etxeko olioa batzearen ondorioz sortzen den produktua biodiesela da. Dena den, aztertzen ari diren beste aukera batzuk daude eta kontutan hartu beharrekoak hondakin honen berrerabilpen prozesua martxan jartzerako orduan, besteak beste, taladrinak, ebaketa-olio industrialak, xaboia eta bestelako produktuak.

Iurretako Udaletik zorionak ematen dizkiegu herritarrei eginiko ahaleginagatik, eta erabilitako etxeko olioaren birziklapen bataz bestekoa gehitzea espero dugu”.