Albisteak

 

Iurretako Udaleko udal talde guztiak, aho batez, pasa den zapatuan emakume batek jasan zuen erasoa kontuan hartuta, honako hau adostu dute:

  1. Gaitzespena eta arbuioa agertzea emakumeen kontrako indarkeria kasu hauen aurrean, edota beste edozein motatako indarkeriaren aurrean; fisikoa, psikologikoa, ekonomikoa,  sexual aedo emakumearen pribatutasunaren kontrakoa.
  2. Erasoa pairatu duten emakumeei gure babesa erakustea, eta Udal honek dituen baliabide oro  berarien esku jartzea.
  3. Herritarrei dei egitea udalerriko ANDEREBIDE emakume elkarteak, gaur ekainaren 24an 20:00etan, Goiuria Kultur Gunean egingo den kontzentrazioan parte hartzera.

Iurretan, 2014ko ekainaren 24an.

                   EAJ-PNV        EH-BILDU          PSE        PP