Albisteak

 

Iurretako Udalak Santa Apolonia auzoa Orozketako bidearekin lotzen duen obra amaitutzat emon du.
Honetaz gain, lan hauekin Durangorekin lotzen duen Arandiako bidegorria luzatu da, 400 metro gehiago gehituz tuneleko saihesbideraino, eta zonalde honen argiteria ere hobetu da lau  kale-argi gehiago jarriz.
Obren helburua Santa Apolonia Orozketako bidearekin lotzea izan da, Santa Apoloniako trenbideko pasagunea itxi zenetik, zegoen sarbide bakarra Durangotik baitzen eta askotan ez zen nahikoa.
 Iurretako alkatea den Iñaki Totorikaguenak adierazten duen bezala “beharrezkoa da guretzako herria bezala jarraitutasuna emango duen sarbide bat izatea eta Santa Apoloniako auzokideek sarbide segurua eta baldintza egokietan izatea. Honetaz gain oinezkoek asko erabiltzen duten bidea izanik, gure ibilbideetatik Durangorainoko jarraipena egingo dugu, eta baita ere Orozketaraino, Iurretatik eta Amuruaga baserrietatik, Arriandiraino jarraitzeko”.
Obrak 161.269 euroko aurrekontuarekin Lasuen enpresari esleituak izan ziren eta sei astetan bukatu dira,aurreikusita zegoen baino bi aste arinago.

Totorikaguenaren ustez “Santa Apoloniako auzokideei onura ekarriko dien obra izango dela uste dugu eta honek eragina izango du ere gainontzeko iurretarrentzat”.