Albisteak

 

• Udal Sareaken Berritze Planaren barnean buruko da proiektu hau
• Aurrekontua 26.741 €koa izango da eta bi hilabeteko epea bururtzeko.

Iurreta, 2016ko urriaren 10.- Iurretako Udalak Santa Mañako Arantzamendi zonaldean hornidura sarea burutuko du.

Iurretako Udalak Udal Sareaken sartu zenetik bere udal hornidura sareko ustiapena lagatu zuen. Iurreta bertan sartzeko baldintzak betetzeko, Udalerako Birjarpen Plana idatzi zen; bertan, ikuskapen zehatz bat burutu ondoren, hornidura sarean dauden gabeziak, eta ondorioz, gabezi hauek konpontzeko proposamen batzuk jaso ziren.

Santa Maña auzoan Arantzamendi zonaldean jarduketa bat burutzeko proiektu bati dagokio. Gaur egun, zonalde honek ez du edateko uraren udal hornikuntzarik beharrezko osasungarri baldintzetan, eta gertu dauden iturrietatik hornitzen dira.

Proiektu honen helburua da Iurretako Santa Maña auzoan dagoen Arantzamendi zonaldean hornidura sarea burutzeko beharrezko obra eta instalazioak zehaztea, auzoan dagoen hornidura saretik hasita.

Proiektatutako kanalizazioa, Mañaria errekako ibaiadarra den Astateko ubidearekin zut gurutzatzen da, 0,50 metrotako babes bat errespetatuz hodiaren goiko sorgailutik ubideko ibilgurarte. Hobiak gurutzatzen duen tartean, bazterretako birsorkuntza neurriak hartuko dira, besteak beste, harri-lubeta txiki baten oinaren eraikuntza; horren zuloetan ibaiertzetako landaketak sartuko dira, dagokion arro erakundeko (URA Agentzia) oharrei jarraituz.

Kanalizazio barriaren trazaketak Santa Maña Auzoan, 10. zenbaki inguruan, dagoen sarearekin konektatzen du, auzorako ibilgailuen sarbidea gurutzatzen du, eta berezko lurretatik, eta lursailetako mugakideetara egokituz, Arantzamendirako ibilgailuen sarbidearen mugaraino doa, paraleloki, berezko lurretatik aipatutako baserrietaraino iritsiz, eta bertan edateko uraren hargunea burutuko da.

Obraren esleipena 26.741 €koa izan da eta bi hilabeteko epean burutuko da. Construcciones Bermeosolo merkataritzak egingo du obra.