Albisteak

 

Iurretako Udalerria aitzindaria izan da Gizarteratze Zentro bat sortzean, bizi dugun egoera ekonomiko eta sozial honetan berritzailea erabat kontutan hartuta bere sorrera. Gizarteratze enpresak, gizartetik baztertzeko arriskuan dauden pertsonak lan-merkatuan sartzea sustatzen dute.

Emakumearen langabezi tasa %20an kokatzen den udalerri batean, beharrezkoa egiten zen emakumeak bereziki kontutan hartuko luken beste baliabide sozial bat sortzea, enplegu tasan dagoen genero aldeaz jabetuta eta beti ere, ahaztu gabe, langabezian dauden gainontzeko herritarrak.

“Egoera honetan Udalak, Logicart Gizarteratze Enpresarekin batera lagunduko du Gizarteratze Zentro bat sortzen. Helburua apala baina argia da, hau da, Lanbidetik eratorriak eta gizarte-zerbitzuetatik bideratutako gizarteratze ibilbide baten barruan, langabezian eta gizartetik kanpo geratzeko arriskuan dauden pertsonak Gizarteratze Enpresa honetan lan bat lortzea” azpimarratzen du Iñaki Totorikaguena alkateak.

Udalerrian gizarte egoera ahulean dauden pertsonak enplegua lortzeko baldintzak eskaintzeko borondatearen baitan eta Erosketa Publiko Arduratsu bat egitearen konpromisoaren baitan, Udalak, udaleko aurrekontuarekin, Iurretako Zentro hau bihurtuko du bere informatikako suntsikorren hornitzaile batean, langabezian dauden pertsonak kontratatzeko konpromisoarekin, Lanbidetik eta gizarte-zerbitzuetatik eratorriak.

Zentro honek eskaintzen dituen berritasunak gehiago dira, hala nola, Udalerriko Enpresa Pribatuak Zentro honi babesa eskaintzea, nahiz eta une honetan emaitzen kontua balio garrantzitsu bat izan. Beste batzuen artean, Cafes Baque eta Renault Gaursa moduko erakundeak zentro honen sorkuntzan laguntzen dute. Erakunde hauek, Gizarteratzearekin Enpresa Arduratsuak deritzogunak, beraien Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren bidez, ekimen hau babesten dute, Logicart hornitzailean bihurtuz eta honela Logicart Gizarteratze zentrua finantzatuz.

Proiektu hau aukeratua izan da eta Jardunbide Egokiak legez aurkeztuko da Ficoban, Irunen, urtarrilaren 31n eta otsailaren 1ean ospatuko den Espainiako Gizarteratze Enpresen II. Azokan. Estatu espainolean Gizarteratzeko Enpresak duten balioa erakusteko antolatzen da Azoka hau. Proiektu honekin erakutsiko da Erakunde Publiko eta Pribatuek, borondatearekin, Gizarteratzeari laguntzeko indarrak bateratu ditzaketela, kosturik gabe eta Onura Sozial handi batekin.