Albisteak

 

Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan ezarritakoa betetzeko, Iurretako Udalak 2013-2017 aldirako bere  II. plan berria onartu du. Plan honek Eusko Jaurlaritzaren V. Plangintzaldiarekin bat egingo du.

Euskararen Erabilera Plana burutzeko Udalaren hizkuntza-egoera aztertu da eta baita euskararen erabilera ere honako alor hauetan:

  • Hizkuntza-gaitasuna
  • Ahozko komunikazioa
  • Idatzizko komunikazioa
  • Langileen prestakuntza orokorra
  • Tresna eta aplikazio informatikoak
  • Internet eta Intranet sareak 
  •  Argitalpenak
  • Hizkuntza paisaia  Iragarpenak, publizitatea eta kanpainak
  • Diru-laguntzak
  • Kontratazio administratiboak

Iurretako Udalak derrigorrez bete beharreko indizea % 60,02koa izanda, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planaren helburuak orokorrak honako hauek izango dira:

  • Esparru guztietan euskara zerbitzu-hizkuntza izango dela bermatzea.
  • Euskararen idatzizko erabilera areagotzea, sorkuntzari lehentasuna emanez.
  • Euskara lan-hizkuntza izan dadin ahalbidetzea, ahoz zein idatziz, laguntzeko prestakuntza eskainita progresibotasunez eta etengabe.
  • Administrazioekiko harreman-hizkuntza ahoz zein idatziz, euskara izatea bideragarria den guztietan.

Guzti hau Udal Osoko Bilkuran onartu zan aldeko lau taldeekin(EAJ,BILDU eta PSE) eta kontrako boto bakarrekin (PP).

Jaitsi dokumentua (PDF,548  KB)