Albisteak

 

ZER DA?

IE irakurketaren bidezko irakurleen demokrazia eta integrazio sozialean oinarritzen da. Irakurtzeko edo ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonak irakurketara hurbiltzea du helburu. IEk, kolektibo hauek, kultura, irakurketa eta informazioaren munduan sartzea ahalbidetzen du.

NORENTZAT?

Profil honetako pertsona edo kolektiboekin (hirugarren adinekoak, adimen-minusbaliotasuna duten pertsonak, alfabetatzeko prozesuan dauden etorkinak, ikasteko arazoak dituzten gazteak, gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden kolektiboak, etab.) lan egin edo elkarlanean jarduten duzuenontzat.
Tailerra, guztiz praktikoa, Blanca Matak (Irakuketa Errazaren sustatzailea Euskadin) emango du. Jorratuko dituen gaiak: IEa zer den, zertarako izan daitekeen baliogarria eta nola sortu daitekeen IEean materiala.

Tokia: Ibarretxe Kultur-Etxeko Areto Nagusian
Egunak: Urriak 21 eta 22
Iraupena: 6 ordu
Ordutegia: 09:15-12:15

Dohakoa da baina izena ematea beharrezkoa da: epea irailak 25arte (biblioteka@iurreta.net / 946812726).