Albisteak

 

Iurretako Udalak Iurretako “IV. Enpresa-Poiektuen lehiaketaren oinarriak eta deialdia” onartu ditu.

Lehiaketa honen xedea honakoa da: Iurretako herrigunearen barruan enpresa berriak sortzea sustatu, batik bat produktu, prozesu edo zerbitzuen arloetan ideia berriak ekarriko dituztenak, aberastasuna eta enplegua sortzen lagunduko dutenak, edota Iurreta udalerriko merkataritza birgaituko dutenak.

Udalak Iurretako herri-erdigunean enpresa berriak sortzeko ekimenak sustatu nahi ditu eta bidea erraztu nahi die, norberaren enpresa edo denda sortuz, lanean hastea erabaki dutenei. Ideien lehiaketa honen helburua herrigunean espiritu ekintzailea sustatzea da, Iurretako merkataritzak, etorkizunean, bere inguruan garatuko diren ideia berritzaileak izan ditzan oinarri. Aurkeztutako proiektuek herriguneko baldintzekin bat datorren enpresa-errealitatea ekarriko duen ideia izango dute oinarri.

Oinarriak Iurretako Udaletxean (Bidebarrieta 5) eskura daitezke eta eskabideak aurkezteko epea 2012ko uztailaren 1etik urriaren 30era bitartean egongo da zabalik.