Albisteak

 

Hizkuntza ezberdinak (Ingelesa, alemana eta frantsesa) praktikatzeko aukera edukiko dute gazte (16-18 urte) zein helduek.

Helburuak:

  • Hizkuntzak era ez formal baten ikasteko gunea eskaintzea
  • Hizkuntzak ikasteko atalaren erabilpena sustatzea
  • Jarduera hau hizkuntzen ikaskuntzaren lagungarri gisa hartzea eta ez ikaskuntza formalaren ordezko gisa
  • Gizarte harremanak sustatzea: biblioteka sozializazio gune izatea
  • Gure erabiltzaileentzat interesgarriak diren jakintza esparruei lekua egitea
  • Hizkuntzak landuta norbere perfil profesionala hobetzeko espazio bihurtzea
  • Erabiltzaileek beraien esperientzia eta ezagutza partekatzea

Taldeak: gehienez 15 pertsona.

Egutegia: saioak astean behin izango dira.

  • Alemana: astelehena
  • Ingelesa: asteazkena
  • Frantsesa: osteguna

Ordutegia:

  • Maila ertaina: 17:00-18:30
  • Maila altua: 18:30-20:00
  • Gazteen ingelesa: 15:15-16:45 (asteazkenetan)

Izen-ematea:

  • Irailak 18-22 (erroldatuak)
  • Irailak 25-27 (ez erroldatuak)

Bibliotekan edo e-postaz: bibliotekakoekintzak@iurreta.eus.

Egutegia ikusi (PDF 44KB)

Izen-ematea (PDF 96KB)

Kartela ikusi (JPG 504KB)