Albisteak

 
Iurretako Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko lankidetzari esker, posible izango da ibilgailuen eta oinezkoen arteko bizikidetza egitea N-634 errepidean.   Hori adierazi dute Iñaki Totorikaguena Iurretako alkateak eta Imanol Pradales Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatuak, N-634 errepidearen tarte hori berrantolatzeko proiektua egiteko hitzarmena sinatzeko ekitaldian.

Foru erakundeak 1.556.000 euroko inbertsioa egingo du trafikoa berrantolatu eta oinezkoek errepidea zeharkatzea bermatzeko, Iurretako Udalak 922.505 euro jarriko ditu eta Foru Aldundiak berriz 634.460. Jarduketa hori Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako Bidesarea planean sartzen da. Plan horren xedea da lurraldeko errepideen foru sarea hobetu eta modernizatzea eta haren segurtasuna areagotzea.