Albisteak

 

Iurretako Udalak 2014ko ekitaldirako diru-laguntzak emateko deialdia onetsi du udalerrian fatxadak eta estalkiak birgaitzeko, oztopo arkitektonikoak kentzeko eta bizitegi kolektiboko erabilerako eraikinetan igogailuak jartzeko.

Diruz lagunduko dira 2013ko urriaren 1etik eta 2014ko irailaren 30era bitartean obra-lizentziak lortu dituzten obrak eta dagokien udal ordenantzan ezarritako baldintzak bete dituztenak.

Eskabideak aurkezteko epea deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 2014ko urriaren 24ra bitarteko izango da.

2009ko ekainaren 11n, “Fatxadak eta estalkiak birgaitzeko, oztopo arkitektonikoak kentzeko eta bizitegi kolektiboko erabilerako eraikinetan igogailua jartzeko diru-laguntzak emateko udal Ordenantza onartu zenetik, Iurretako Udalak hogei diru-laguntza inguru eman ditu, dagozkien deialdietan, jabekideen erkidegoei igogailuak jartzeko,aurrealdea birgaitzeko edo teilatua konpontzeko.Bost urte hauetan laguntzaren zenbatekoa guztira 140.000 € inguratokoa izan da.

2014. urterako aurrekontuetan 43.500 € esleituta daude eta eskatzen diren baldintzak bete al dituzten sei edo zazpi  obra aurreikusten dira