Albisteak

 

Ekaineko lehen hamabostaldian, Iurretan, “Emakumea, Kirola eta Osasuna” gaiari buruzko lehen jardunaldia egingo da. Ekimen honen bidez, bizimodu aktibo eta osasuntsuaren garrantziaz kontzientziatu nahi da, eta, horretarako, kirola eta ohitura osasuntsuak sustatuko dira udalerriko biztanle guztien artean.
Ariketa fisikoa bultzatzea da helburu nagusiena, kontuan hartuta ezinbestekoa dela osasuna mantendu eta hobetzeko. Duela 20 urte (gutxi gora-behera), gimnasia, yoga, dantzak, etab.-eko kultur jarduera desberdinekin, jendearen partaidetza sustatzea lantzen gaude. Baita osasun-alderdiak hobetzeari buruzko hitzaldi eta ikastaroen antolaketan laguntzen ere, besteak beste.
Hori dela eta, nahitaezkoa da kirolean guzti-guztiok parte hartzea, eta, bereziki emakumeek. Jakin badakigu kirolak aukera asko eskaintzen dituela pertsonak prestatu, aberastu eta balioak transmititzeko orduan, eta, era berean, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatzen duela.
Gure herrian emakumeek federatutako kirolean duten partaidetza urria dela ikusirik, 2009. urteaz geroztik hainbat kanpaina egin ditugu udalerriko kirol-elkarteentzat emakumeen kirola sustatzeko. Era berean, banakako lehia-kirola sustatzeko laguntzak ere eman ditugu.
Eskerrik asko eta zorionak, bide batez, Iurretako elkarte desberdinei, kirolean emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzen lagundu dutelako, Emakumeen Bira (ekainaren 12tik 15era bere 27. edizioa izanik), Iurretako hiri Froga (aurten bere 34. edizioa izanik), Emakumeen futbola, besteak beste,...
Jardueraz betetako hamabostaldian, Ibarretxe Kultur Etxean izango dira: argazki-erakusketa, hitzaldiak; bisita gidatuak, eta, amaitzeko, Gurutze Frades, Iraia Garcia eta Eneritz Iturriaga kirolariekin mahai-ingurua, bertan parte hartzeko aukera izango delarik.
Hori guztia Iurretako Udalak antolatuta, Anderebide, Alargunak, Eusko Label, BBK eta Bizkaiko Foru Aldundiaren (Kirol Zerbitzua) lankidetzarekin.

 

EGITARAUA

Oharra: Bisita gidatuak salbu, jarduera guztiek Ibarretxe Kultura Etxean izango dira

  • Ekainaren 2tik 13ra “Emakumea eta Kirola” argazki-erakusketa ibiltaria egongo da goizeko 9:00etatik 13:30era eta arratsaldeko 15:00etatik 20:00etara.
  • Ekainaren 5ean, osteguna, 18:30ean, “Kalitate eta jatorri bereizgarriak dituzten elikagai eta edariak Euskadin” hitzaldia emango du Lourdes Goikoetxeak (Eusko Label).
  • Ekainaren 9an, astelehena, Iurretatik 9:30ean irtenda, Lea Artibaiko (Markina) bi ustiategi bisitatuko ditugu: lehenengoan Eusko Label bildotsaren ekoizpena eta Idiazabal gaztaren prestaketa ikusi ahalko ditugu eta bigarrenean sagardo naturala eta txakolina egiten duen bodega bat. (Iurretara 14:30 inguruan itzuliko gara).
      Kultura Etxean eman ahalko da izena ekainaren 5era arte.
    Ekainaren 10ean, asteartea, 11:00etan, "ELIKADURA ETA ARIKETA FISIKOA” hitzaldia Javier Serra eta Xanti Perezen (Kiroleko medikua eta Kiroleko koordinatzailea – Bizkaiko Foru Aldundia – Kirol Zerbitzua) eskutik.
  • Ekainaren 11n, asteazkena, 19:00etan, “Kirola, Emakumea eta Berdintasuna” hitzaldia emango dute Gurutze Frades, Iraia Garcia eta Eneritz Iturriaga kirolariek eta amaieran mahai-ingurua egongo da, parte hartzeko aukera eskainiz.
    Animatu eta parte hartu programatutako jardueretan!

 Kartela ikusi (PDF 348 KB)