Albisteak

 

Proiektu honen helburu nagusia etorkinak gure udalerrian integratzea da. Izan ere, etorkinek zailtasun handiak izaten dituzte gizarteratzeko mekanismoetan txertatzeko, eta baldintzatzaile nagusietako bat hizkuntza izaten da.

Proiektu honen hedapena egiteko, prentsaurreko honez gain, zenbait diptiko ere argitaratu ditugu, eta udalerriko etxeetan eta hainbat zerbitzu publikotan banatuko ditugu, eremu publiko eta atari guztietatik jarriko diren kartel batzuekin batera.  Horrez gain, jakinarazi nahi dizuegu otsailaren 11n, 18:30ean, proiektua Ibarretxe Kultur Etxean ere aurkeztuko dugula, publiko guztiarentzat, oro har.



Informazio gehiago (PDF, 274 KB)

Jaitsi kartela (PDF, 234 KB)

Laburpena (PDF, 249 KB)

Izen emate orria- Erabiltzaileak (PDF, 77 KB)

Izen emate orria- Boluntarioak (PDF, 77 KB)