Albisteak

 

Iurretako Udalak ez ditu igoko 2019ko zerga eta tasak laugarren urtez eta zenbait hobarietan ere aldaketak egongo dira. Horrela onartu dute aho batez gaur goizean ospatu den Udal Osoko Bilkuran.

Aldaketen artean ekologiko bezala definiturik ibilgailuek %50eko hobaria izango dute, bai ibilgailu elektrikoak, baita propultsio-motor hibridoa duenak ere, hau da, energia elektrikoa eta erregaia konbinatzen dituenak.

Beste aldaketa bat egoiliar txartelari dagokio. Datorren urtean txartelaren alta edo baja urtealdiaren barnean ematen bada, kuotaren zenbatekoa egutegiko hilekoen arabera hainbanatuko da, alta edo baja gertatzen den datari dagokiona barne.

Gainerakoan, aurreko urteetan bezala mantenduko ditu udalak zerga eta tasak 2019an. Iñaki Totorikaguena alkateak adierazi duenez Osoko Bilkuraren ostean “laugarren urtea da Iurretako Udalak zerga eta tasak berdin mantentzen ditugula. Momentuz aukera dugu presio fiskal horri eusteko eta ez dugu zerga eta tasak igotzeko premiarik ikusten”.