Albisteak

 
• Iurretako Udalak Maiztegi eskolako bigarren solairuko lehioak aldatu ditu, 2015. urterako aurreikusita zeuden obrak bukatuz.

• Instalazioak hobetzeko proiektua joan zen urtean hasi zen eta hurrengo bi urteetan lehio guztiak aldatuko dituzte.

Udako oporren ostean Maiztegi eskolako instalazioak prest daude ikasturte berriari hasiera emateko.
Horretarako abuztuaren zehar Iurretako Udalak bigarren solairuko lehio guztiak aldatu ditu, kristal bikoitzak eta itxiera termikoa dituzten lehioak jarriz. 50.000 euroko aurrekontua duen proiektu honekin Iurretako Udalak eskola egoera onenean egotea eta instalazioen energia eraginkortasuna hobetzea ditu helburu. Horrela jaso izan zen uda baino aurretik onartutako aurrekontuan.
2014. urtean burutu egin zen proiektu honen lehenengo fasea 40.000 euroko aurrekontuarekin eta bigarren solairuko lehioak aldatzen hasi ziren, aurten bukatu da.
Iñaki Totorikaguenak, Iurretako alkateak adieraz duenez “guretzako oso garrantzitsua da eskola hobetu eta zaharberritzea, baita ere instalazioak egoera onenetan egotea erabiltzaileentzat: umeak, irakasleak eta familiak. Beraz, hurrengo bi urteetan lehio guztien aldaketarekin jarraituko dugu kostu energetikoa murrizteko ere”.