Albisteak

 

Aurreko urteetan egin den bezala Iurretako Udalak hobekuntzak egingo ditu Maiztegi Eskolan. Oraingoan helburua eskolako gelen isolatze termikoa eta akustikoaren baldintzak hobetzea eta eraikuntzaren sarreraren segurtasuna bermatzea da, eraikuntzaren lehenengo solairuko kanpo arotzeria aldatuko baita, eta bertan eraikuntzaren sarrerak bait daude.

Momentu honetan arotzeria aluminioz eta beiraz sinplearekin eginda dago eta orain PVC-koa jarriko da, beira bikoitzarekin eta segurtasunezko saretekin, beti ere Eraikuntzarako Kode Teknikoaren (EKT) baldintzak betetzeko asmoz.

Momentu honetan Maiztegi Eskolako fatxadak kanpoko arotzeria aluminiozkoa du ate irristatzaileekin, nahiz eta gela batzutan arotzeria bikoitza izan. Honen ondorioz berotasuna galdu egiten da eta berokuntza elektrikoa erabili behar da kontsumo energetikoa gehituz.

Eraikuntzaren beheko solairuan sarrera nagusia dago, hauek ere aluminiozko arotzeria dute eta honen ondorioz sabotajeak eta lapurketak egon dira bertan.

Beraz, obra berri honekin 7,26 mko. zabalera  eta 3 mko altuera dituzten ateak jarriko dira lehio zabalekin eta saretekin; 3,48 mko zabalera eta 1,80 mko altuera dituzten 6 lehio eta 2,55 mko zabalera eta 1,01 mko altuera dituzten beste lehio bi, danak segurtasunezko sareteekin igotze mekanikoarekin segurtasuna bermatzeko.

Obrak uztailaren 18an hasi dira eta sei asteko epea izango dute. Aurrekontua  52.005,80 eurokoa izango da.