Albisteak

 

Iurretako Udalak 2019ko aurrekontuetan jasota daukan proiektu bat Amilburuan dagoen jolasgunearen ordezkapena dago. Horretarako 80.000 euro erabiliko dira eta ordezkapena udan egitea aurreikusten da.

Guneak 240m2 ditu laukidun zuzenaren zonaldean eta veste 50 m2 borobil eremuan, guztira 290 m2 daude. Bertan, jolasgunea eta lurzorua aldatuko dira kolore ezberdinak jarriz eta segurtasuna bermatuko da.

Proiektu berri honetan 8 joku jarriko dira adin guztietara zuzenduta, umen txikien kasuan beti ere guraso eta zaintzaileen gainbegiratzearekin. Jokuen artean txintxaunak, etxetxoak tunelekin, tirolina, saskia duen txintxauna, txirrista eta lurreko joku bat gongo dira.

 

 
  • Amilburu 1
  • Amilburu 2