Albisteak

 

Haur txikienei ongi etorria emateko kanpaina jarri zuen martxan 2009ko urtarrilaren 1ean. Kanpaina honen helburua txikeenei Iurretako herrira  harrera beroa egitea da, herriaren aurkezpena eginez.

Kanpaina hau 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera Iurretako Udalera 8 urte baino gutxiagoko umea erroldatzen datozen gurasoentzat da. Erroldan izena ematerakoan honako material hau jasoko dute opari gisa Udalaren izenean:

  • Zorion txartela: non jaio berriaren gurasoak zoriontzen diren eta bibliotekatik pasatzera gonbidatzen diren (bertan beste oparitxo bat zai baitute)
  • Liburua: Bibliotekan zorion txartela aurkeztuz liburua jasoko dute opari bezala eta une hau haurrari karneta egiteko aprobetxa dezakete.

Modu honetan Iurretako Udalak gure herrian jaiotzen diren umeei ongi etorria eman nahi die, hasiera-hasieratik gure herriaren etorkizuna zaindu nahian. Beraientzeko jana eta loa bezain beharrezkoa dutena eskaini nahi die Udalak: irakurketaren bidez gure berotasuna.