Albisteak

 

Iurretako Udalak ez ditu igoko 2018ko zerga eta tasak hirugarren urtez eta zenbait hobarietan ere aldaketak egongo dira. Horrela onartu zuten aho batez atzo ospatutako Udal Osoko Bilkuran.

Aldaketen artean ibilgailu historikoaren kalifikazioa duten autoek  %50eko hobaria izango dute trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zergan. Bestalde, tailer kulturalen tarifetan ere aldaketa egongo da eta orain errenta aitorpena izango da kontutan tarifa murriztuak izateko.
.
Gainerakoan, aurreko urteetan bezala mantenduko ditu udalak zerga eta tasak 2018an. Iñaki Totorikaguena alkatearen esanetan “hirugarren urtea da Iurretako Udalak zerga eta tasak berdin mantentzen ditugula. Momentuz aukera dugu presio fiskal horri eusteko eta ez dugu zerga eta tasak igotzeko premiarik ikusten”.