Albisteak

 

Iurretako Udalak, ekainaren 21ean egindako azken bilkuran jakitera eman zuen 1.137.000 €tako diruzaintzako geldikin positiboarekin amaitu zuela 2011ko ekitaldia. Geldikin honek adierazten du erakundearen epe laburrerako likidezia soberakina. Iñaki Totorikaguena alkateak esan zuen “Iurretarako albiste on bat dela deritzot, gero eta urriagoak diren baliabide publikoen kudeaketa eraginkorra, errealista eta zentzudunezkoaren ondorioa”.

Orokorrean onartutako betebeharren burutzapen portzentajeak %65 ingurukoak izan ziren, gastu arruntan %90era igoz. Honek zera esan nahi du, gastua eusten saiatu dela herritarrak eskatzen dituzten zerbitzuak emateari utzi gabe. “Garrantzitsua da adieraztea 2011rako aurrekontuan sartutako gastu arrunta %10ean murriztu dugula, azken urte hauetan sendotzen gabiltzan zerbitzu eta laguntzak mantenduz” aipatu zuen Iñaki Totorikaguenak.

Aurrekontuan sartutako sarrerei buruz, orokorrean burutzapen maila %75ean dago, eta kapitulu batzuetan %100a hartzen da. “Egoera zaila da guztiontzat, bilketaren eta sarreren murriztapena sistematikoa da, baina soberakin hau izateak etorkizunari begira jartzen digu, 2012 ekitaldi honi begira, zuhurtasunez baina zerbitzu eta laguntzak mantentzeko bermeekin, betiere zorroztasun, zuhurtasun eta gardentasun irizpideekin” aipatu zuen Iñaki Totorikaguena alkateak.

Bilkura berean ezagutu zen 2012. ekitaldiko aurrekontura 220.189 € sartu direla, 2011ko proiektuei dagozkienak. “Urte bukaeran esleitutako proiektuak dira eta gastua onartzeko astirik ez da egon, beraz, ekitaldi honetara gehitzen dira ordaintzeko. Proiektu horiek dira besteak beste, ikuskaritza energetikoaren idazketa, Bidebarrieta 7ko saneamenduaren konponketa edo Oromiñoko txokoko komunen egokitzapena”