Albisteak

 

Iurretako Udalak familiei seme-alaben hezkuntzarako gastu orokorretarako diru-laguntzak emateko deialdia zabaldu du.

Diru-laguntza orokorra izango da eta  onuradunek antzeko zenbatekoko laguntzak jasoko dituzte derrigorrezko hezkuntza bereizten den aldi bakoitzean. Honako tarteak zehaztuko dira:

Haurreskola (2017, 2016 eta 2015an jaiotakoak) ...................................................... 100€

Haur Hezkuntza (2014, 2013, 2012 eta 2011ean jaiotakoak) ................................ 20€

1 eta 4. maila bitartean (2010, 2009, 2008 eta 2007an jaiotakoak)……………… 30€

5 eta 6. maila bitartean (2006 eta 2005an jaiotakoak) ………………………….............. 45€

DBHko 1 eta 4. maila bitartean (2004, 2003, 2002 eta 2001an jaiotakoak) ………75€

Eskabide-kopuruaren araberako zenbatekoa erabilgarri dagoen eta deialdian adierazi den aurrekontuaren zenbatekoa baino altuagoa izanez gero(12.000€), horien guztien arteko hainbanaketa egokia egingo da.

Seme-alaba ikasleak dituzten Iurreta udalerriko herritarrak izan ahalko dira onuradun, ikasle horiek aurretik zehaztutako tarteren batean egon beharko dute, ikastetxeak publikoak zein pribatuak izan.

Bestalde betekizunen artean 2016-2017 ikasturtean udalerrian erroldatuta egotea (2016eko irailaren 1etik 2017ko ekainaren 30era) eta seme-alaben eskolatzea mantentzea izango dira, baita ere, irakasleek, ikastetxeetako organoek edo hezkuntza-administrazioek 2015-2016 ikasturtean egindako eskaerak betetzea ere.

Eskabideak kultur etxean aurkeztu beharko dira, eta eskabideen eredu ofiziala aipatutako bulegoan eta web orrian jaso ahalko dira. (www.iurreta.eus).Laguntza eskatuko duenak eskabide bana aurkeztu beharko du, seme-alaba bakoitzeko.

 Eskabideak aurkezteko epea ekainaren 22tik uztailaren 6ra bitartekoa izango da (biak barne).

 Informazio gehiago 946200342 telefonoan, Ibarretxe Kultur Etxean edo www.iurreta.eus web orrian.