Albisteak

 

SOS DEIAKek dituen azkeneko datuen arabera, etxean gertatzen diren 10 istriputatik 8 suteak dira eta mugikortasun urriko egoeran dauden adineko pertsonak dira ahulenak.
Pertsona horiek bakarrik bizitzea ahalbidetzen dien autonomia maila handia badute ere, mugikortasun urriko arazo txikiek, galera fisiko txikiek, zentzumenen asaldurek, ezagutza-kalte txikiek edo gauzak ahazteak sute bat egoteko arriskua areagotzen dute. Izan ere, denbora gehiago behar dute larrialdi baten aurrean erantzuteko eta horrek haientzat ondorioak izateaz gain, besteentzat ere izaten ditu.
Helburua alerta-denbora gutxitzea da, biziak salbatu ahal izateko. Horrela adineko pertsonek beren inguruan bizitzen jarraitu ahal izango dute ahalik eta denbora gehien, betiere modu seguruan. 
Etxeetan suteak hauteman eta kontrolatzen laguntzen duen sistema batek babes maila handia eskaintzen die pertsonei eta ondasunei.

HARTZAILEAK
Zerbitzu hau 80 urtetik gorako bizilagunen etxebizitzei zuzenduta dago. Badakigu sute kopurua murriz daitekeela, prebentzio neurriak hartzen baldin badira.
Zerbitzu honek hartzaile guztien babesa bermatzen du, baita hurbileko auzokideena ere.

ZERBITZUAREN EZAUGARRIAK
Zerbitzu hau etxebizitzara egindako bisita bakarrean eskaintzen da eta 3 fase ditu:
 1. fasea.- Arriskuen analisia eta balioespena:
* Arrisku-maila hautemateko prebentzioko ikuskapenak.  (gas-jarioak, instalazio elektrikoak, berogailuak, termostatodun etxetresna elektrikoak, tximiniak…).
* Segurtasunerako jakin beharreko oinarrizko ideiak azalduko dira eta autobabeserako eskuliburua emango da. Izan ere, zer egin behar den jakitea bezain garrantzitsua da zer egin behar ez den jakitea.
2. fasea.- Ke-detektagailuak jartzea:
Batzuetan, sutea dagoenean, jendea lo egoten da gaua izaten delako. Errekuntzako produktuetako batek, karbono monoxidoak, ez du usainik eta heriotza eragin dezake minutu gutxiren buruan. Kea detektatzen duen aparatu honek elementu honen presentziaren berri ematen du zarata handia egiten duen alarmaren bidez (alarma-soinu indartsua egiten du, larrialdiren bat egonez gero auzokideek ere entzun dezaten). Horrela, larrialdia gauez gertatzen bada ohean daudenak altxatu eta etxetik irten ahalko dira.
Jartzeko ez da obrarik egin behar eta bere elikadura elektrikorako alda daitekeen bateria bat erabiltzen da. Horrek larrialdietarako zentro txiki, autonomo eta azkarrean bihurtzen du.
3. fasea.- Krokisak egitea ebakuazioak errazteko:

  • Mugikortasun arazoak direla eta, garrantzitsua da azkar ebakuatzeko dagoen erreakzio-denbora murriztea. Eraikinera eta etxebizitzara sartzeko bidea ondo ikasita eduki behar da. Horretarako ondoko eraikinak aztertu behar dira eta etxebizitzaren ezaugarri garrantzitsuenak ezagutu behar dira. Sarbide osoa izateak ebakuazio osoa izatea ere esan nahi du.

PREZIOA ETA NOLA JARRI
Zerbitzu hau doakoa izango da udalerrian bizi diren 80 urtetik gorako pertsonen etxebizitzetarako eta 2014ko azaroaren amaiera baino lehenago emango da.
Esan bezala, zerbitzua doakoa izango da Iurretako udalak kostu osoa bere gain hartuko duelako. Beraz, onuradunek ez dute kostu gehigarririk ordaindu beharko.
Gutxi barru ondo identifikatutako talde tekniko bat aurretiaz udalaren gutuna jaso duten etxebizitzetara joaten hasiko da.