Albisteak

 
  • Ekimen honek 16 eta 29 urte bitarteko gazteak lagunduko ditu, aholkularitza eta negozio ideiak bultzatzen.
  • Gelak zabalik egongo dira abendurarte, Zornotzan, Durangon eta Ermuan.
  • Proiektu hau, Amankomunazgoaren hamabi herrietan kudeatzen duen “Jar zaitez martxan” programaren barne daude, beti ere Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Durangaldeko Amankomunazgoak, ekintzaile gazteak elkartzeko lehenengo hiru gelak zabaldu ditu. 16 eta 29 urte bitarteko gazteek, aukera dute euren aukera sozio-profesional eta kalitatea hobetzeko, euren lan aukerak haundiagoak izateko.
Hiru gela hauek, zabalik egongo dira datorren abendurarte, Zornotzako Zelaieta zentroan, Durangoko Behargintzan eta Ermuako Izarra Fundazioan. Bakoitzean, parte hartzaileek dinamizazio zerbitzua izango dute, euren enpresen ideak bultzatzeko behar duten aholkularitza eta formazioa edukiz.
Interesatuak dauden pertsonak informazio gehiago eskatu dezakete 94 623 25 22 telefonoan edota emprender.mdurango@bizkaia.org helbidean.
TESTUINGURUA
Zabaldu berri diren ekintzaile gazteen gela hauek, Durangaldeko Amankomunazgoak, hamabi herriekin batera –Abadiño, Amorebieta-Etxano, Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Garai, Iurreta, Izurtza, Mallabia, Mañaria eta Zaldibar-, eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera abiarazi zuen “Jar Zatez Martxan” programaren barne daude.
Proiektu honek beste helburu batzuk ditu, horien artean kurtso espezifikoak ditu lan alorreko formazioa bultzatzeko, edota enplegurako orientazioarekin eta baita enpresa bat sortzeko momentuan behar den aholkularitzarekin.
Laguntza ekonomikoen artean, gehienez urte bateko epean eta kotizazioa bakoitzagatik 1.100 eurotako zenbatekoarekin, gizarte segurantza edota mutualitatearen kotizazioak ordaintzeko diru laguntzak eskeintzen dira.

Kartela ikusi (PDF 551KB)