Albisteak

 

Informazio eta erreserbak: Urkiola Landa Garapena (688 613 537 / ejardunaldiak@gmail.com) eta Elorrioko Turismo Bulegoa (946820164 - 605726420 / turismoa@elorrio.net)

Iurretako jarduerak:

Euskal Herriko sukalde eta mahai gaineko zeramika ontziak (Irailak 19)
Hitzaldia, Blanca Gómez de Seguraren eskutik

Duela mila urtez geroztik erabiltzen dugu zeramika janaria prestatzeko eta elikagaiak eraman eta zerbitzatzeko. Kultura guztietan eguneroko tresnak dira; hala ere, herri bakoitzak baditu bere berezitasunak. Euskal zeramika herrikoiak estetika jakina du eta garai bakoitzeko beharretara egokituz joan da.
Nola izan zen bertoko zeramika? Zein bilakaera izan du? Diseinatzaileek nortasundun plateren bila al daude? Etxeetako tresna ohikoenen lehenaldian eta etorkizunean zeharreko bidaia, etxeetako osagai ohikoen barrena.

  • Elkargunea: Ibarretxe Kultur Etxea (Bidebarrieta 4).
  • Eguna eta ordua: urriaren 19an (igandea), 12:00etan.
  • Antolatzaileak: Iurretako Udala, Urkiola Landa Garapen Alkartea eta Gerediaga Elkartea.
  • Informazioa eta erreserbak: 688 613 537, ejardunaldiak@gmail.com.
  • Oharra: jarduera euskaraz nahiz gaztelaniaz izango da.

Baserria: euskal gizartearen ardatza (Irailak 25)
Bisitaldi gidatua

Antzinako baserri haietatik egungo baserrietara, ideiak berak dirau: baserritarrak, hots, baserriari bizia eta izateko arrazoia ematen dizkioten etxetiarrak.
Lurrarekin uztartutako gizartearen bizimodua eta sinesmenak antolatu ditu baserriak, lege izango ziren ohituretan gauzatzen ziren errituen arabera.
Bisitaldian euskal tradizioan “etxe” kontzeptuak duen garrantziaz jabetuko gara, Iurretako auzorik ezezagunetako batean, Oromiñon.

  • Elkargunea: Oromiño auzoa, garai bateko errota.
  • Eguna eta ordua: urriaren 25ean (larunbata), 10:00etan (gaztelaniaz) eta 11:30ean (euskaraz).
  • Antolatzaileak: Iurretako Udala, Urkiola Landa Garapen Alkartea eta Gerediaga Elkartea.
  • Informazioa eta erreserbak: 688 613 537, ejardunaldiak@gmail.com.

Triptikoa ikusi (PDF 3MB)
Informazio gehiago (PDF 373KB)