Albisteak

 

Eskola-porroteko %25a dislexiaren eta IBN-en (Ikastearen Berariazko Nahasmenduak) ondorioa da. Gehien ematen den arazoa da, bai ikastetxeetan irakasleek eta baita etxeetan familiek aurre egin behar dietelarik.

Tratamendu goiztiarrerako IBNk ahalik eta lasterren identifikatzea ezinbestekoa da, ikasketa prozesua lar kaltetua egon aurretik eta ikasleak emozio-ondorio garrantzitsuak izan aurretik, bestela tratamenduaren eraginkortasuna eskasa bailitzateke.

Oso garrantzitsua da gurasook, ikasleok… ondo informatuta egotea gure seme-alabek alde batetik identifikatuak ez izanaren ondorioak eta bestetik behar duten, eta merezi duten, hezkuntza-erantzuna jaso ez izanaren ondorioak jasan ez ditzaten, orain edo etorkizunean.

Gaiak gure adin txikikoen hezkuntzan duen interes eta garrantziarengatik ekintza ezberdinetara gonbidatzen zaituztegu.

TAILERRA (DISLEBI)

  • Guraso eta hezkuntzako profesionalentzako
  • Hizlaria:
  • Noiz: Urtarrilak 16,23 Enero
  • Ordua: 18:00-20:00
  • Non: Ibarretxe Kultur Etxeko Areto Nagusian

IRAKURKETA KLUBAK  (EUSKADIKO IRAKURKETA ERRAZA)

Talde bi egongo dira eta talde bakoitzak 5 saio egingo ditu:

  • LHko 3-4 mailetako haurrentzat  (dislexia diagnostikatuta dutenak )
    • Ordua: 17:00-18:00
  • LHko 5-6 mailetako haurrentzat (dislexia diagnostikatuta dutenak)
    • Ordua: 18:00-19:00

Noiz: Urtarrilak 30 Enero, Otsailak 6, 20,27 Febrero eta Martxoak 6 Marzo

Kartela ikusi (PDF 428KB)