Albisteak

 
Iurretako Udala udalerriko emakumeen eta gizonen berdintasunaren inguruko diagnostikoa egiten ari da; ondoren, diagnostikoan oinarrituta, udalerriko beharrei eta erronkei erantzungo dien I. Berdintasunerako Plana diseinatzeko.
Udalerriko gaur egungo egoeraren inguruko azterketa osatu eta etorkizuneko erronkak zehaztu nahi ditugu.

Horretarako, bi lan-saio egingo ditugu azaroa hasieran, egungo egoeraren diagnostikoa aurkeztu eta horren inguruan gogoeta egiteko. Eta bigarrenean diagnostikotik abiatuta, Berdintasunerako Planak jaso beharreko erronka nagusiak landuko ditugu.
Ekarpenak asko interesatzen zaizkigunez, datorren azaroaren 5ean eta 13an egingo ditugun lan-saioetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

1.go saioa:
Eguna: azaroak 5, astelehena
Ordua: 18:30ak (2 orduko iraupena)
Tokia: Ibarretxe Kultur Etxea   
            
2. saioa:
Eguna: azaroak 13, asteartea
Ordua: 18:30ak (2 orduko iraupena)
Tokia: Ibarretxe Kultur Etxea

Argibide gehiago (PDF 188KB)