Albisteak

 

Iurreta Eleizateko Udalak, 2012ko zuhaitz eguna dela eta 1241 zuhaitz landare banatuko ditu herriko erakunde (ikastetxeak, eskolak,...) eta herritarren artean. Hauek, herriko zenbait  toki eta auzo ezberdinetan jarriko dira. Asmoa, ingurugiroa babestu eta bultzatzea da, horretarako bertako hainbat espezietako landareak bananduko dira, hala nola, haritza, pagoa, urkia, haritz amerikarra, astigarra, lizarra eta gereziondoa besteak beste.

Iurretako auzokideei jankinarazten zaie “Zuhaitz-eguna” ospatzeko Iurretako Udalari nahi duzuenak, dohainik eskatu ahal dezakezue, martxoaren 6an baino lehen Ibarretxe kultur etxean edo telefonoz 946200342.

Ekimen hau, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera antolatzen dugu, izan ere argi ikusten da, horrelako ekintzak bultzatuz, erakundeek ere, ingurumena zaintzeko zerginetan aurrera pausu handiak egiten ari direla. Iurretan gainera, Agenda 21eko Foroetan zuhaitzen birpopulaketaren beharra irten zen, hori dela eta ekintza honekin erantzuna eman nahi diogu handik sortutako proposamenari.

Aipatu behar dugu, pozgarria dela herriko gazte eta umeek ekintza honetan parte hartzea,  beraien inplikazioa ingurumena zaintzerakoan etorkizunari begira  garrantzitzua delako.

Beste behin, udalak ingurugiroari aurrerapausu eta laguntza eman nahi izan dio, aipatu bezalako ekintzan parte hartuz.