Albisteak

 

1967. urtetik, apirilaren 2an, Hans Christian Andersen danimarkar idazlearen jaiotegunean hain zuzen, IBBYk (lotura http://www.oepli.org/pag/eu/ibby.php)  Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen du, haur eta gazteentzako kalitatezko liburuak bultzatzeko, eta gazteenen artean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko.

Urtero IBBYren atal nazional batek du Haur Liburuaren Egunaren nazioarteko babeslea izateko aukera. Honek bere herrialdeko idazle bat eta ilustratzaile ezagun bat hautatzen ditu mundu osoko haurrei bidaltzen zaien mezua eta kartela egin dezaten eta liburutegien, ikastetxeen, liburu-denden eta bestelakoen parte hartzea susta dezaten.

Gure bibliotekak ere urtero parte hartzen du egun honen ospakizunean parte. Hona hemen 2016rako proposamena:

Info +: http://www.oepli.org/pag/eu/dia.php

Kartela ikusi (PDF 87KB)

IBBY-ren kartela deskargatu (JPG, 152 KB)