Albisteak

Kartela 

Iurretako Udalak, Kzgunearekin batera, Interneten nabigatzeko ikastaro bi antolatu ditu; Oinarrizko Internet eta Internet Aurreratua (Google Mintegiak).

Ikastaroak Ibarretxe Kultur Etxean izango dira (Kzgunean) eta Herritar guztiei zuzenduta daude. Oinarrizkoa ekainaren 4tik 8ra bitartean izango da (ordu biko 5 saio), goizeko 10:00etatik 12:00etara. Bestalde, Internet Aurreratua edo Google-eko Mintegiak ekainaren 18tik 22ra bitartean 5 saio emango dira ordutegi berdinean, hau da, goizeko 10:00etatik 12:00etara

Ikastaroan izena emateko epea ekainaren 13rarte zabalduko da, goizeko 9:00etatik 13:30etara Ibarretxe Kultur Etxean. Informazio gehiago izateko 946200342 (Ibarretxe Kultur Etxea) telefonora deitu.

Jaitsi kartela (PDF, 133 KB)