Albisteak

 

Irakurzaletasuna lantzeko gunea da, 0-3 urte bitarteko haurtxoentzat, guraso, hezitzaile, zaintzaile eta orohar familiakoez lagundurik. Literaturaren mundura hurbilduko gara abesti, ipuin, hitz joko, poema eta  masajeez baliatuz. Entzumena, ikusmena, usaimena, dastamena eta kontaktua erabiliz giro lasai eta xamur bat sortzen saiatuko gara.

45 minututako saioak dira, hilean behin, asteazkenetan.

Adinaren arabera talde bi egingo dira:

  • 16:45 (0-18 hilabete bitarteko haurtxoak)
  • 17:30 (18-36 hilabete bitarteko haurtxoak)

Izen-ematea: irailak 18-22 (erroldatuak) / irailak 25-27 (ez erroldatuak)
Bibliotekan edo e-postaz: bibliotekakoekintzak@iurreta.eus

Honez gain proposamen berri hau ere interesatu ahal zaizu: irakur-lagunak

Egutegia (PDF 45KB)

Izena emateko orria (PDF 93KB)

Kartela (JPG, 172 KB)