Albisteak

 

Saharar errefuxiatuen kanpamendura elikagaiak bidaltzeko 2011rako Elkartasun karabana kanpaina 2010eko abenduaren 9tik 2011ko urtarrilaren 10era bitartean Iurretan antolatu zen.

Iurretako Udala Herria Auzo Elkartearekin elkarlanean aritu da ARROZA, LEKALEAK, PASTA, AZUKREA, ATUNA, SARDINAK, KONPRESAK, eta GALTZEN EZ DIREN bestelako PRODUKTUAK biltzen. Elikagaiak eta bestelako produktuak biltzeko tokiak Maiztegi Herri Eskolan, Juan Orobiogoitia Institutuan, Ibarretxe Kultur Etxean, Bulego Orokorretan, Jubilatuen Etxean eta herriko zenbait dendetan kokatu ziren.

Bizi kalitatea, osasuna eta Saharar errefuxiatuen biztanleriaren ongizatea hobetzea eta desnutriziozko patologiak gutxiagotzea da kanpaina honen helbururik nagusiena. Aurtengo edizioan, elikagaiak eta emakumeentzako garbitasunerako produktuen bilketan, 462 pakete eta lata bildu dira guztira. Horietatik pastazkoak 58 pakete dira, arrozezkoak 70 pakete, lekaleak 97 pakete, konpresak 61 pakete, azukrea 22 pakete, atun latak 108, sardina latak 18 eta beste 28 pakete eta lata berdela, olibak, txanpiñoiak, tomatea, piperra, ilarra, txibia, gatza, irina, zereal, gailetak eta “Cola-Cao”a.

Bestalde, udalerrian egindako Elikagaiak Biltzeko Kanpainatik aparte, Iurretako Udalak Herria Auzo Elkarteari 900 €-tako dirulaguntza eman dio Saharar errefuxiatuen kanpamendura elikagaiak bidaltzeko 2011rako Elkartasun karabana antolatzeko.
 
Barriz,Iurretako Udalak, “Asociación de ayuda y colaboración con el pueblo Saharaui Jaima” elkarteari, 2010 ekitaldian zehar, Saharako herriekin lankidetza garatzeko asmoz eta iaz hasitako proiektuarekin jarraitzeko, “Hirugarren adinerako eta La Güera Dairako gazteentzako ikasteko etxe bat eraikitzea” proiekturako 4.500 €-ko dirulaguntza eman dio. Iurretako Udala eta La Guerako Dairaren arteko senidetzeko hitzarmena 2002. urtean sinatu zen,” Saharako biztanleak askatasun, lankidetza eta elkartasun giroan bizi daitezen lortzeko”.